Aurkezpena

Zer da GeopolitikaZ?

2019an Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Politika eta Administrazio Zientzia sailean jaiotzen da diziplina anitzeko eta belaunaldi arteko Geopolitikaz ikerketa taldea. Bere ikergai nagusiak dira nazioarteko politika, nazioarteko harremanak, eremuko azterlanak eta geopolitika. Helburuen artean daude ikerketa-lan akademikoak garatzea, zientzia-dibulgazioa egitea eta koiuntura-analisia burutzea.

Nortzuk gara?

Ikerketa taldea jatorri eta ezaugarri anitzeko pertsonek osatzen dute: akademikoak, kazetariak eta analista independenteak. Bere profil hibridoak askotariko esperientziak eta lan-esparruak dituen talde bat artikulatzen du, ikuspegi desberdinen bidez aztertzeko gaitasun handiagoa eskaintzen duena, unibertsitatearen eta gizartearen arteko harreman emankorragoa errazteaz gain.

Helburuak

  • Teoria eta kasu enpirikoei buruzko ikerketa-proiektuak garatzea nazioarteko politikan eta eremuko azterlanetan.
  • Esparru akademikoan eta honetatik kanpo geopolitikaren eztabaida teoriko nagusiei eta munduko herrialde eta eskualdeei buruzko prestakuntza ematea.
  • Liburu eta aldizkari akademikoetan lan zientifikoak argitaratzea.
  • Geopolitikaz Working Papers argitalpen akademikoa bultzatzea.
  • Geopolitikari eta munduko hainbat eskualde eta herrialderi buruzko analisi politikoak egitea eta zabaltzea komunikabideetan, podcastetan, sare sozialetan, mintegietan eta hitzaldietan.
  • Zientzia-dibulgaziorako bi tresna bultzatzea: Geopolitikaz Executive Papers argitalpena eta Geopolitikaz podcast audioa.